2011/12/19

INGURUMEN BATZORDEAREN OSAKETAREN AKTA 2011-2012

Lehengo asteazkenean ingurumen batzordearen osaketa egin zen aurtengo BIODIBERTSITATEA gaiari buruz lan egiteko, aktan ikusten den bezala, bai tratatutako gaiei buruz, bai aurtengo batzordea osatzen dutenei buruz.

2011/11/18

Paiaundi 11-12

Azaroaren 16an 2.mailako ikasleak EA21 aurtengo Biodibertsitatea programaren barruan Plaiaundira joan ziren;han giro onaren laguntzarekin bideo bat erakutsi ziguten eta horren ondoren bueltatxoa egin zen paduran zehar. Zorte eguneko eguna lertxunak, ubarroiak, ahateak eta beste ikusi ahal izan zirelako. Orohar ikasleen portaera ona izan zelarik,balorazio ona egindako txangoarekin


2011/03/31

Usurbil Zubieta Inatitutura bisita.

4.mailako Fisikako ikasleak joan ziren Zubietako Institutura bertako energia berriztagarrien saila ikustera. Hango arduradunak, Iñaki Mujikak, zelula termiko eta fotovoltaikoak, haizezko aerogeneradoreak, bateriak eta pilen funtzinamendua eta aplikazioa erakusteaz gain Institutuko mekanizado eta elektronika sailak erakutsi zizkigun oso probetxagarria izan zen bisita batean.

2011/02/10

URNIETAKO SAILKAPEN PLANTA

Otsailaren 9an, Urnietako sailkapen plantari egin genion bisita eskolako 1DBH.ko ikasleek; bertan, ontzi horian jasotzen diren ( plastikoa, latak, brickak.....)materialeen jasotze, bereizketa eta berziklatze prozesua erakutsi ziguten.Helburua bete zen eta ikasleengandik aprobetxagarria izan zela bisita iruditzen zaigu.

2010/11/19

EA21- Batzordea



Azaroaren 17an EA21 Batzordea osatzeko bilera ospatu zen. Ikasleak, irakasleak eta gurasok bildu ginen planetaren egoerari buruzko arazoak laguntzeko asmoz.

2010/10/28

Plaiaundi parke ekologikoa



Urriaren 27an, 2.mailako ikasleak Plaiaundi parke ekologikora joan ziren bertako landaredia eta animaliak ikusteko asmoz. Eguraldi ona eta marea behera zegoenez hegazti dibertsitate haundia ikusi ahalizan zen

2010/06/02

Agenda 21 udal foroa.



Maiatzaren 27an Irungo udaletxean aurtengo foroa egin zen alkateari egindako proposamenak eta lanak aurkezteko. Mugikortasunari buruz aritu ginen eta txostena irakurri zen.Institutotik 10 lagun joan ginen ordezkari modura